viernes, 19 de marzo de 2010

ARGIAREN TAILERRA. sormenerako argiztapen artifiziala




Apirila eta maiatzean argiztapen artifizialaren inguruko tailerra jarriko dugu martxan. Ostiraletan bilduko gara, eta lan-saioak 2 atal izango ditu: goizez, 12:30h-tatik 14:00h-tara, argiaren proiektuetan espezializaturiko gonbidatu bat izango dugu hizlari, eta arratsaldean, 15:00tatik 20:00h-tara, tailerraren antolatzaile diren tutoreek, hizlariarekin batera, ariketa bat zuzenduko dute, ikasitakoa praktikan jartzeko. Bestalde, argiztapen artifizialaren efektuen simulaziorako ordenagailu-programa bat ezagutuko dugu gertutik.


Tailerraren PROGRAMA hau duzue:


APIRILAK 16
Goizez: tailerraren aurkezpena
Walter Valli - Targetti Poulsen Spain Proiektuen zuzendaria
Asier Mz de Osaba - Targetti Poulsen Spain
Arratsaldez: Argi-aparatu desberdinen gaineko oinarrizko azalpenak
http://www.targetti.it/


APIRILAK 23
Goizez: RELUX argiztapen programaren ezaguerarako azalpenak
Walter Valli- Targetti Poulsen Spain Proiektuen zuzendaria
Asier Mz de Osaba - Targetti Poulsen Spain
Arratsaldez: Tutoreek gainbegiratutako lan praktikoa

APIRILAK 30
Goizez: Argiztapen- proiektuen gaineko azalpenak
Birgit Walter - lighter designer
http://www.bmld.es/
Arratsaldez: Tutoreek gainbegiratutako lan praktikoa


MAIATZAK 07
Goizez: Argiztapen- proiektuen gaineko azalpenak
Jose Mª Deza eta Josep Cardona - arkitektoa eta barne diseinatzailea hurrenez hurrenhttp://www.e1d.cat/
Arratsaldez: Tutoreek gainbegiratutako lan praktikoa

MAIATZAK 14
Goizez: Argiztapen- proiektuen gaineko azalpenak
Javier Susaeta - lighter designer
http://www.susaeta.net/
Arratsaldez: Tutoreek gainbegiratutako lan praktikoa


MAIATZAK 21
Goizez: Argiztapen- proiektuen gaineko azalpenak
Moisés Mañas - multimediako artista
http://www.hibye.org/
Arratsaldez: Tutoreek gainbegiratutako lan praktikoa

Ondorioak eta tailerraren itxiera
Tailerrean izen-ematea egiteko, bidal egiguzu CV labur bat honako helbide honetara:
klktblktb@gmail.com


Kostua: ikasle eta Gipuzkoako EHAEO arkitektoak: 90 euro
Gainontzeko profesionalak: 125 euro
Izen-ematerako azken data: apirilak 9 baino lehen


Tailerra burutzeko ordenagailu eramangarria izatea derrigorrezkoa da eta 3D programa ezagutza basikoak eta photoshop, corel edo tankerako programak ezagutu beharko dira. Izena ematen dutenei RELUX argiztapen programa, aukera askeko 4 kreditu eta egiaztatze-diploma emango zaie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario